L1: Nire lehen proiektua
BatSTEM plataformaren lehen ikasgaia.
Orrialde honetan material didaktikoa aurkituko duzu, BatSTEMen elektronika eta programazioa ikasteko kitei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Ikasgaiak ordenan jarraitzea komeni da; izan ere, horietako bakoitzean, ondorengo ikasgaietan beharko dituzun kontzeptuak eta tresnak ikasiko dituzu.
Ikasgairen batean erabat ulertzen ez duzun kontzepturen bat baldin badago, batez ere azalpen teorikoaren zatian, ez larritu! Proiektu gehienak dena %100ean ulertu gabe osa daitezke. Osatu zure proiektua eta itzuli geroago azalpen teorikora. Oraindik zerbait argi geratu ez bada, galdetu irakasleari, helduren bati edo egin kontsulta BatSTEMeko langileei. Pozik lagunduko dizugu!
BatSTEM plataformaren lehen ikasgaia.
Argia igortzen duen diodo baten oinarrizko funtzionamendua.
Kanpoko LED baten kontrola garapen-plakatik.
LED semaforo baten garapena.